eingule?, ZERTARAKO?

01

Bermeon bermeotarrez egitea naturalena delako.

Itsosupeteko berbetea daukagu, bizia, aberatsa, ederra, gure-gureak diren berbak erabiltzen ditugu. Harro egoteko moduan. Erakutsi dezagun, ba, joko honen bidez.

Bermeoko hizkera prestigiatzea eta transmisioa indartzea.
Erabilerarako motibazioa sustatzea.

02

Badakigulako, harro gaudelako, egin dezakegulako eta egin gura dogulako.

Sarri konplexu modukoa ailegatzen zaigu: nik ez dakit ondo euskeraz!, herriko berbeta darabilgulako. Ikara barik erabili barru-barrutik ateratzen den moduan, lotsa barik, konplexu barik, lau haizetara zabalduz.

ZELAN EGINGO DUGU?

Olgetan eta ondo pasatuz, lehian, erakutsiz zenbat dakizun Bermeoz eta bertoko kontuez.
Eta astero, Juan Lebatzen abenturak izango ditugu sare sozialetan.
Urriaren 3an hasi eta abenduaren 3an amaitu, gazte zein heldu, ez galdu aukerarik lehiaketan parte hartzeko.
Eingule?

01

ASTEROKO LEHIAKETAK

Urriaren 3tik eta zortzi astetan, astean behin lehiaketa jokatu ahal izango duzu, telefonoan, modu errazean, ez dago aplikaziorik instalatu beharrik, webgune honetan bertan izango duzu lehiaketa.

Astero saria jasoko du puntu gehien lortuko dituenak: herriko kontserba-produktuak, bulego-materiala, ohea janztekoak, hamaiketako ederra....

Banaka jolasteko asteroko lehiaketak
Lehiaketa herrikoia Euskararen Egunean

02

LEHIAKETA AURREZ AURRE

Euskararen Egunean, abenduaren 3an, itsosupeteko finala!! aurrez aurre Kafe Antzokian, banaka zein taldeka, zure mugikorraren bidez.

Lehiaketaren irabazleentzako sariak: Bermeoko dendetan erosteko txartel bana, 200, 150, eta 100€-koak eta 50 €-ko beste10 sari.

Prestatu dakizuna erakusteko eta sari mundialak eskuratzeko.

Ikastetxekin elkarlanas

03

IKASTETXEEKIN ELKARLANEAN

10 eta 14 urte bitarteko gazteek ere eingule? esango dute. Herriko lau ikastetxeek eingule? lehiaketa gelara eroango dute, 8 gairen inguruan: berbak eta esakerak; euskara; kultura eta sortzaileak; toponimia, historia eta natura; eraikinak eta eskulturak; kirola; arrantza eta ohiturak, eta sinesmenak.

Euskararen Egunean gaztetxoek ere aurrez aurre jokatuko dute taldeka Kafe Antzokian. Kirol jarduerak izango dira sariak, puntu gehien lortzen dituzten hiru taldeentzat. Eta ikastetxeetan parte hartuko duten guztientzat ere saria egongo da.

Ikastetxekin elkarlana
juan lebatz webseriea

04

JUAN LEBATZ WEB SERIEA ETA HERRITARRAK BERBETAN

Juan Lebatz nahasmen handietan sartzeko erraztasuna duen pertsona horietakoa da. Bermeon esango genuke bene-benetako lebatz, papau edo papardo hutsa dela. Kapituluz-kapitulu egoera surrealistetan murgilduta ikusiko dugu Juan Lebatz. Lagunduko diguzu Juanen abenturetan?

Adin guztietako herritarrak entzun eta ikusiko ditugu bideoetan Bermeoko euskera ederrean berba egiten. Dastatu euskera Bermeoko erara.